ABS Factory
Kardioa / Indarra
Entrenamendu intentsiboa, sabelaldea eta bizkarraren behealdea (core) hartzen dituen muskulaturaren indarra garatzeko berariaz zuzendua. Saio hauei esker, sabelaldeko muskuluak modu zehatz eta eraginkorrean entrenatu daitezke, indar funtzionala areagotuz, lesioak prebenitzen lagunduz, bizkarreko desorekak eta patologiak saihestuz, eta, aldi berean, oreka, mugikortasuna, malgutasuna eta erresistentzia fisiko/mentala hobetuz, sabelalde sendo bat lortuz.
Bestalde, core lanak arnasketa hobetzen du; izan ere, lunbopelbiko-aldaka konplexuak osatzen duen muskulatura lantzean, aire guztia biriketatik kanporatzea lortzen dugu, eta horrek oxigenazioa errazten du.