Hiit Full Body
Indarra eta tonua
High Intensity Interval Training edo Intentsitate Handiko Tartekako Entrenamendua erresistentzia hobetzeko eta gantza erretzeko modurik eraginkorrenetako bat da, kirol-errendimenduari mesede eginez.
Modu dinamikoan eta dibertigarrian lan egin ezazu, 15 minutuko 2 edo 3 bloketan zure gorputza mugara eramaten duten lan egiteko moduak eta ariketak konbinatuz, saioaren iraupenaren arabera.
HIIT Full Body saioek kardioa-lana eta indar-lana, funtzionala edota kalistenikoa uztartzen dituzte, erritmo altuak eta berreskuratze-erritmoak tartekatuz.
Entrenatzeko denbora gutxi duten pertsonentzako saio idealak dira, full body entrenamendu bat konbinatzen baitute, VO2 Maxaren errendimendua indartzen duena eta gantza galera areagotzen duena.