Zure beharretara egokitzen den programa, mugitzeko aitzakiarik izan ez dezazun
Bonu aktiborako izena eman, eta era askotako eta gaur egungo jardueren programazioaz gozatu, ordutegi desberdinetan eta gure lehen mailako profesional-taldearekin.
Bonu Aktiboa programak 3 aldaera ditu:
- Bonu aktibo juniorra:13 eta 15 urte bitarteko gazteentzat. Astean 16 saiotan banatuta askotariko jarduerekin; 3, 6 edo 9 hilabeterako kontratatu ahal izanen dira. Artika Kirol Hiriko eta Berriobeitiko Kirol Instalazioetako abonatu guztientzat zabalik.
- Bonu aktiboa Kirola: 16 eta 65 urte bitartekoentzat. Astean 100 saio baino gehiagorekin. Artika Kirol Hiriko eta Berriobeitiko Kirol Instalazioetako abonatu guztientzat zabalik.
- Bonu aktibo seniorra: 55 urtetik gorako pertsonei egokitua. Astean 2 saio ematen dira, bakoitza ordubetekoa, saio bakoitzean jarduera desberdinak garatuz. Harpidedunentzat eta bazkide ez direnentzat irekia da.