Kirol-errezeta - Berriobeitiko Udala

 

Berriobeitiko Udalak «Kirol-errezeta» aktibatu du

Berriobeitiko Udalak martxan jarri du “Kirol-errezeta”, jarduera fisiko eta osasun programaren bidez
Lehen Mailako Arretako Zerbitzu Medikoko profesionalek gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, artritisa, diabetesa edo
beste patologia batzuk dituzten pertsonei, baita bizimodu sedentarioa duten eta bizi-ohiturak hobetu nahi dituztenei ere,
jarduera fisikoa preskribatuko diete.

Programa hau, Berriozarko Osasun Zentroarekin egindako hitzarmenaren ondorioz sortua, ariketa fisikoa, osasuna eta zahartze aktiboa sustatzea du helburu.
Asmoa da pazienteek kirola beren eguneroko ohituretan txertatzea, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Nola funtzionatzen du?

 

  1. Medikuaren preskripzioa Berriobeitiko kontsultategian.
  2. Kirol-instalazioetara joatea (Berriobeiti edo Artika Kirol Hiria).
  3. Beharren arabera pertsonalizatutako ariketa-plana.
  4. Gutxienez astean 2 eguneko entrenamendua, gehienez 10 hilabetez.
  5. Aurrerapenaren jarraipena eta ebaluazioa.

«Kirol-errezeta» prezioa

 

  • Abonatuak: 2 € / hilabete
  • Abonatu gabeak: 7 € / hilabete

Saioak prestatzaile fisikoek gidatuko dituzte, jarraipen pertsonalizatua eginez egoera fisikoa eta osasuna hobetzea bermatzeko.