Berriobeitiko Kirol Kluba kirol-modalitateak modu federatuan egiteko aukera eskaintzeko helburuarekin sortu da, betiere lehiaketak berekin dakartzan kirol-balioak kontuan hartuta. Une honetan 6 atal ditu, 4 lehiakortasun mailan eta 2 eskola mailan, 4 eta 19 urte bitarteko atletentzat. Urteko programazio bat egiten da, Elkarteak antolatutako irteerak/lehiaketak ezartzen dituena, eta guraso/tutoreak arduratzen dira horietako bakoitzean izena emateaz.

Derrigorrezkoa izanen da Klubak diseinatutako janzkera erostea:

  • Igeriketa: bainujantzia, txanoa eta kamiseta bereizgarria
  • Triatloia: osoko jantzia, txanoa eta kamiseta bereizgarria

Entrenamenduak Artika Kirol Hirian eginen dira.

Lehiaketak larunbatetan eginen dira. Guztira 10 lehiaketa ikasturtean zehar.

Igeriketa

Artika
Atal honen helburu nagusia da igeriketa egiteko 7-8 N2/6-8 urte arteko lehiaketa-aurrean, irakaskuntza-etapabat egin ondoren, igeriketa lehiatzekomoduan hartu nahi duten ikasleei aukera ematean, eta, aldi berean, uretako trebetasun motorren menperatze bat eskuratzen dute crawl, bizkar, bular eta tximeleta 4 estiloetan.

Gomendatuko adina
8-15 urte, kategorien arabera

Lehiaketa-kategoriak

  • 8-10 urte – Benjamin
  • 11-12 urte- Kimu
  • 13-15 urte – Haur

Triatloia

Artika
Triatloi atalaren helburua modalitate hau osatzen duten3 diziplinak modu federatuan eta lehiakor bateanpraktikatzeko aukera eskaintzea da.

Teknikariek egindako lanari esker, haurrek diziplina bakoitzeko trebetasun motorrei eta teknikeiburuzko ezagutzak barneratzen dituzte, eta, aldi berean, jarduera lehiakor batez gozatzen dute, baina baita jolas eta aisialdi-jardueraz ere.
Lehen aipatutako helburuez gain, oinarrizko gaitasun fisikoak, indarra, erresistentzia, abiadura eta malgutasuna hobetzea ahalbidetzen du, gizarte-harremanak hobetzearekin batera.

Gomendatuko adina
8-17 urte, kategorien arabera

Lehiaketa-kategoriak

  • 8-10 urte – Benjamin
  • 11-12 urte- Kimu
  • 13-14 urte – Haur
  • 15-17 urte – Kadete
  • 18-19 – Junior

Gimnasia erritmikoa

Artika
Gimnastika-trebetasunen Atalaren helburua kirola,sormena eta gorputz-adierazpenairakastea eta sustatzea da, balletaren, dantzaren eta gimnasiaren mugimenduak uztartuz. Erritmoa, sentsibilitate musikala, koordinazioa, elastikotasuna eta malgutasuna lantzen dira, diziplina honen ezaugarri espezifikoetatik abiatuta, gimnasiako berezko elementuak sartzen joateko: jauziak, birak, orekak eta akrobaziak bezalakoak.

Gomendatuko adina
4 a 12 urte, kategorien arabera

Lehiaketa-kategoriak

  • Eskola (ez lehiakorra)
  • Erakustaldiak Nafarroako Kirol Jokoetan

Taekwondo

Artika
Atal honen oinarrizko euskarrietako bat haurren garapen integrala sustatzea da, haien autonomia, diziplina, egonkortasun emozionala, gizarte-harremanetarako gaitasuna eta autokontrola,landuz eta haurraren prestakuntza-prozesuan lagunduz. Diziplina oso teknikoa da, ukabilak, defentsak eta ostikoak biran eta jauzian lantzen espezializatua, elastikotasuna, indarra, koordinazioa eta erresistentzia sustatzen dituena. Erreflexuak ere hobetzen ditu, erresistentzia kardiobaskularra handitzen du, eta horrek euren gorputza ezagutzen eta kontrolatzen lagunduko die haurrei.

Gomendatuko adina
4 a 17 urte, kategorien arabera

Lehiaketa-kategoriak

  • Eskola (ez da lehiakorra adin guztietarako)
  • 5 urtera arte – Benjamin
  • 9-10 urte – Kimu
  • 11-12 urte- Haur
  • 13-14 urte Haur-kadetea
  • 14-15 urte- kadete
  • 16-17 – Junior

Kick Boxing

Artika
Boxeo, karate eta Taekwondo teknikak nahasten dituen jarduera honek, oinarrizko gaitasun fisikoak garatu/hobetzeaz eta esku eta hanken arteko koordinazioa eta orientazio espaziala garatzeaz gain, balioak lantzea du helburu, haurren nortasuna positiboki eratzen lagunduz.

Gomendatuko adina
7-13 urte, kategorien arabera

Lehiaketa-kategoriak

  • Eskola (ez lehiakorra)